Beterriko Innoforoa – 2. Jardunaldia: K-Transmedia

Pasadan asteko ostegunean (abenduak 4), Beterriko Innoforoaren bigarrengo ekitaldia izan genuen.

Innoforoaren deialdia kultura, euskera eta disenuan lan egiten duten enpresen inguruan antolatua izan zen, KULTUR-TRANSMEDIA edo K-TRANSMEDIAren arlo zabalaren inguruan guztion artean lan egiteko.

Lehenik eta behin, Beterriko Innoforoaren lehenbiziko ekitaldetik ateratako ardatz estrategikoen berri eman zen. Ardatz estrategiko hauek, behin behinekoak izan ez arren, bai argitu ditzazketela Beterriko Innoforoaren urratsak nondik nora joan daitezkeen.

Ikus ditzagun ardatz estretegiko hauen izenburuak:

  1. K-Transmedia
  2. R5 (rediseinua, errekuperazioa, birziklatzea, berrerabiltzea, murriztapena)
  3. Leitzaran
  4. Sagardoaren paisai kulturala
  5. Elikadura singularra
  6. Energiaren biltegiratzea

Bigarrengo Beterriko Innoforo honetan, K-TRANSMEDIA kontzeptuaren inguruan, kultura, euskera eta disenuan lan egiten duten empresa guztien parte-hartzearekin proiektu berri bat garatzea proposatu zen. Munduan zehar K-Transmedia proiektu batzuen adibideak ikusi eta gero, historia berri bat sortzearen beharrari buruz hitzegin zen. Historia berri honen inguruan filmak, komikiak, interaktiboak, ekitaldiak, eta abar landu beharko lirateke, finantziazioa bilatu, parte-hartzaileak aukeratu…

Ikus ditzagun Innoforoan ikusitako K-Transmedia proiektuen adibideak:

http://www.theshadowgang.com/

http://www.scoop.it/t/ejemplos-de-transmedia

http://www.lanceweiler.com/2011/01/pandemic-1-0/

http://es.cosmonautexperience.com/

K-transmedia eta historio berri baten sortzearen beharrari buruz eztabaidatu ondoren, Beterriko Innoforoaren parte hartzaileei K-Transmedia proiektu kooperatibo bat sortzearen alde zeuden ala ez galdetu zitzaien. Enpresen baietza jaso eta gero, beste Innoforo bat antolatzeko agindua jaso zen, K-Transmedia inguruan historio baten sormen prozesua lantzeko.

Sesio honen aurkezpena, hemen deskarga dezakezue: K-Transmediaren Aurkezpena

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *