Beterriko Innoforoaren hirugarren ekitaldia Hernanin izan genuen, 17:30tan, Hernaniko Enplegu Gunean (Florida Auzoa, 28) abenduaren 17an (asteazkena).
Deialdi honetan, berziklapen, berreskurapen, rediseinu, berrerabilera eta murrizketari buruz lan egiteko geldituak ginen. Gasteleraz 5 R kontzeptuaren inguruan aritu ginen bi orduz.
Hauek dira 5 R horien esanahia:
- Re-diseño (productos y procesos)
- Recuperación
- Reciclaje
- Reutilización
- Reducción.
Lehenik eta behin, Beterriko Innoforoaren lehenbiziko ekitalditik ateratako ardatz estrategikoen berri eman zen. Ardatz estrategiko hauek, behin behinekoak izan ez arren, bai argitu ditzazketela Beterriko Innoforoaren urratsak nondik nora joan daitezkeen. 2. Jardunaldiko post-ean aurkitu ditzazkezue ardatz estrategiko hauek sakonago azaldutak.
Hirugarren Beterriko Innoforo honetan, K-TRANSMEDIA kontzeptuaren inguruan egin genuen bezala, 5R kontzeptu honen inguruan lan egiten duten empresa guztien parte-hartzearekin proiektu berri bat garatzea proposatu zen. Horretarako, eskualdeko ahalmenak, trebeziak, experientziak, eta abar komentatu ziren, mind map batzuen laguntzarekin. Mind map edo mapa mental hauek, sesio honen aurkezpenean aurkitu ditzazkezue.
Proiektu berri bat aurkitzeko ekinean, zenbait idei interesgarri mahai gainean jarri ziren:
- – Baserrietako tresna teknologiko txikien diseinu eta produkzioa
- – GFAko birziklapen estrategiaren inguruan makina eta diseinu berriak “etxeko” enpresekin garatzea
- – “Compra Pública Innovadora (CPI)” deritzon kontratazio publikoa egiteko modu berezia erabili, eskualdeko enpresek berziklapeneko teknologietan gaitasunak lortzeko.
- – Pelet eta egurrekin erabiltzen diren kalderak fabrikatu, eta pelet-ak fabrikatu.
- – Ondakin organikoen metanoa erabili energia sortzeko
- – Tel Aviv-eko (Israel) ondakin organikoen tratamendua eredu moduan erabili
- – Edarien beirak edo latak (aluminiozkoak) berrezkuratzeko makina bereziak, non dirua berrezkuratzen duzu beira edo lata aparatuan sartzerakoan.
Ikus ditzagun Innoforoan ikusitako zenbait adibide:
http://www.imabeiberica.com/es/
http://www.jovisa.es/index.html
Ekitaldia bukatu baino lehen, Beterriko Innoforoaren parte hartzaileei 5 R inguruan proiektu kooperatibo bat sortzearen alde zeuden ala ez galdetu zitzaien. Enpresen baietza jaso eta gero, beste Innoforo bat antolatzeko agindua jaso zen gabonak pasa eta gero.
Sesio honen aurkezpena, hemen deskarga dezakezue: R5 Aurkezpena