Beterriko Innoforoa – 5. Jardunaldia: Agrosagardo

Beterriko Innoforoaren bostgarren ekitaldia Astigarragan izan genuen, otsailaren 5ean, osteguna, arratsaldeko 17:30tan, Astigarragako Udaletxean.

Ekitaldiaren helburua, nekazaritzako elikagaien eremuarekin zer ikusia daukan espazio soziala eta enpresariala da, ekoizpenetik kontsumoraino, transformazio prozezuetatik pasatuz, teknologia, eta abar… eta hau guztia, apartekoarreta sagardoaren munduan jarrita.

Sagardoaren munduari arreta berezi bat ematekotan, ezin izan genuen toki aproposago bat aukeratu bilera antolatzeko: Euskal Herriko sagardoaren kapitala.

Lehenik eta behin, Beterriko Innoforoaren lehenbiziko ekitalditik ateratako ardatz estrategikoen berri eman zen. 2. Jardunaldiko post-ean aurkitu ditzazkezue ardatz estrategiko hauek sakonago azaldutak. Horretaz gain, sortu berriko Beterriko Garapen Agentziaren berri eman zen.

1

Eskualdearen garapen agentziaren informazioa eman eta gero, Beterrin agrosagardoaren inguruan dauden ahalmenak, proiektuak, empresa mota, experientziak eta abar aztertu ziren.

2

Ondorengo “mind map”ean ikus dezagu agrosagardoaren inguruan aztertutako puntuak.

3a
3b

Ekitaldia eta parte hartzaileen artean elkarrizketak eta aportazioak bideratzeko, zenbait ideien eta munduan zehar martxan jarri diren aktibitate edota proiektuen argibideak aurkestu ziren.
Hona hemen aurkestutakoa:

Ekitaldia bukatu baino lehen, parte hartzaile guztiei eskerrak eman eta gero, beraien esku gelditzen ginela beraien ideia, proiektu edo asmo berritzaileetan laguntza emateko argitu genien.

4

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *